Hogei bat lagun inguru batu ginen larunbatean Jose Luis Zaldua
onomastikariak gidatu zuen ibilaldian. Eguraldia lagun, gozatua hartu
genuen adituaren azalpenak entzunez.
Andoaingo leku-izenen jatorria ezagutzeko eta hitzen
esanahiaz hausnartzeko aukera ezin hobea izan zen larunbatekoa. Zumea,
Arantzibia, Leitzaran, Galardi, Erroitz eta Andoainen ezagunak diren
beste zenbait toki-izenen inguruan aritu ginen, baita Andoain herriaren
izenaren jatorriaz ere. Zalantzarik gabe, gure hizkuntzak gordeta dituen
altxorrak agerian geratu ziren.
Andoaingo Mintzalaguna egitasmoaren
barruan egindako ekintza izan da larunbatekoa, Andoaingo Udalarekin eta
Artelatz ingurumen zerbitzuko lan-taldearekin elkarlanean osatua.
Eskerrik asko, beraz, hurbildutako guztioi!
0 Iruzkinak