Asteroko hitzorduez gain, urtean zehar Andoaingo mintzalagun kideek txango edo ekitaldiak egiten dituzte, egitasmoari kolore pixka bat emate aldera. Hurrengo ekitaldia abenduaren 10ean izango da: Andoaingo leku-izenen ibilaldi gidatua. Irekia izango da, hau da, mintzalagunez gain, interesa duen orok parte har dezake. Izen-ematea aurrerago zabalduko da.
Gaur egun euskaraz edozein jarduera edo ekitaldi egin daiteke, hain dugu
aukera zabala! Bada, mintzalaguna egitasmoak horixe bera ere badu
helburu: euskaraz aritu bitartean, jarduera entretenigarri eta
interesgarriak egitea, giro onean eta taldean. Dagoeneko itxi dituzte
ikasturte honetarako hainbat ekintza: leku-izenen bisita gidatua, ardo
dastaketa eta argazki lehiaketa, besteak beste. Hala ere, ziurrenik
gehiago ere egingo dira.
Beraz, euskara praktikatu nahi baduzu
eta gainera ez ohiko ekintza osagarriak egin, guregana hurbil zaitezke.
Izan ere, mintzalagunean izena emateko aukera urte osoan zabalik dugu.
Harremanetarako: andoain@aek.eus
Animatu zaitezte!

0 Iruzkinak