PODCASTAK


 

1) Igogailua


 

Bat-batean, igogailuak zarata handia atera du. Ainhoak ez daki zer gertatzen ari den... Igogailu batean harrapatuta geldituko da, eta igogailu barneko interfonoaren bidez arreta ematen duen pertsonarekin hitz egiten hasiko da. Abiapuntu horrekin, Hiru Damatxo ekoiztetxeak Igogailua fikziozko podcast-a sortu zuen.

Entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak (bakoitza lau minutu ingurukoa) ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu zuen AEKn duela hilabete batzuk. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. HEMEN

Hemen aurki ditzakezue kapitulu guztiak.

 

 

2)Euskara bla bla blai

Web orria

 

Kaixo! Ongi etorri Bla Bla Blai podcastera. Ni Ornitorrinko akademikoa naiz, urte askotarako! Nahiz eta ugaztun berezi samarra izan, hizkuntzekiko atxikimendu eta eskarmentu handia daukat. Denboraldi honetan nire espezialitateei buruz hitz egingo dut: hizkuntza-gaitasuna, ikas-prozesua, burmuina, oroimena eta abar. Podcast hau, nagusiki, bi entzule motarentzat zuzenduta dago, euskaratuta dauden edukiak entzun nahi dituenari eta hizkuntzei buruz eta hizkuntza ikasteari buruzko edukien bila dabilenari.


 

3) Barruan gaude

Spotify

Web orria


 

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

4) Putzutik plazara

Web orria 


 

Podcast serie bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek. Podcast guztiek hartu dute euskara abiapuntutzat. Euskararen egoeraz ari diren abesti baten letratik abiatuta osatu dute ordu erditik gorako podcast bana: hamabi talde, hamabi kantu, hamabi gai, hamabi podcast. Euskal musikaren krisia, euskararen erabilera, beste hizkuntzen mehatxua, euskalduntze prozesua eta gaur egungo egoera, aurreiritziak, boterea, estres linguistikoa, langile borroka, euskararen eta teknologiaren arteko harremana…
 
 
 
5) Euskal gaizkileak
 
 

 
ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu.

Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak