LIBURUAK
Eleberriak hizkuntza mailaren arabera sailkatuta daude. Irakurtzea gustatzen bazaizu, aukera paregabea da zure mailako liburu batekin euskara ikasteko.
Andoaingo liburutegian euskaraz irakurtzeko aukera edukitzeaz gain, hainbat ekintza antolatzen dituzte: haurrentzat ipuin kontalariak, liburu solasaldiak liburuaren idazleekin, Booktuber lehiaketa...
Elkar argitaletxeak hainbat mailatan audio liburuak atera ditu. Lotura honetan bere katalogoa ikusiko duzu.
BOOKTEGI euskal literatura euskaraz
Booktegi plataforma digitala da. Bertan, kalitatezko euskarazko liburuak dohainik deskargatu ahal dira. Helburua euskaraz irakurtzea eta idaztea bultzatzea da. Gure leloa: 'Guztion liburuak, guztiontzat'.
"Entzun, irakurri eta gozatu" lelopean hainbat autore (Iparraldekoak, Nafarroakoak, Ekialdekoak...) bildu dira. Bakoitzak, ikus entzunen bidez, istorio motzak sortu dituzte. Amaieran jarduera gramatikal batzuk daude.

0 Iruzkinak