Hondar ahoak Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thriller telesaila da, Koldo Almandoz zuzendariaren lan originala. Euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatutako intrigazko istorioa kontatzen duen lau ataleko telesail laburra da, eta aktore nagusiak Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy dira, itsasontzi bateko patroiaren desagerpena ikertzen duen polizien paperean.
Euskarazko webseria. Ospitale batean oinarritzen den drama eta intrigazko webseriea. Ez da luzea, izan ere, hamar minutu inguruko sei atal ditu.
Arratek (Iñake Irastorza) ospitaletik dei bat jaso du, Koldo (bere semea) oso larri dagoelako. Iristen denean, bere semearen bizitza ez duela ezagutzen konturatuko da. Bertan, ezagutzen ez duen pertsona talde bat elkartuko da eta oso ezberdinak izan arren, egoera arraro horretan denbora eta espazioa partekatu beharko dute.
Zure
txanda da lehen euskarazko slasherra da. 10 ikasle Barenetegi isolatu
batera doaz euskara ikastera. Horietako batzuk hilda agertuko dira,
baina nor da hiltzailea?
Sailak beldurrezko zinemaren klasikoen errepaso egiten du, eta baita haiei omenaldi, zinemaren historiaz hitz egiteko saiakuntza meta-zinematografiko batekin eta bere burua serioski hartu gabe.
Ikusleak itxaron dezakeena hurrengoa da: Odol asko, hilketa asko eta akzio asko, protagonisten antzera galdera garrantzitsu bat erantzuten saiatzen den bitartean: nor da hiltzailea?
Bizi txarra - trailer from A FILM TO KILL FOR on Vimeo.
Familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin behar diola kontatzen du webserieak, eta, behar duen dirua lortzeko, youtuber bihurtzea besterik ez zaie bururatzen etxetiarrei.
0 Iruzkinak