Aste honetan eman diogu hasiera Gurasolagun agendari; La Salle
ikastetxeko haur hezkuntzako haur eta gurasoei zuzenduta dago ekimena.
Helburua da haurrek eta euren hezitzaileek aisialdian modu kontzientean
euskaraz egitea, jarduera edo tailer entretenigarri bat egin bitartean.
Gustura aritu ziren eskulanak egiten bai txikiak eta bai
helduak, Eguberrietako apaingarri eta bestelakoak eginez. Horrelakoak
zein bestelako saio batzuk egingo dira hilean behin, La Salle ikastetxean.
Bertaratzen direnek aukera izango dute euren txikiekin aisialdiaz
gozatzeko eta ondo pasatzeko, hori bai, euskara ardatz hartuta. Izan
ere, hizkuntza ohiturak etxetik hasten dira, eta garrantzitsua da oso hasiera-hasieratik horiek lantzea, horrek erabat baldintzatuko baititu ondorengo hizkuntza ohiturak. Alde horretarik, transmisioak berebiziko garrantzia du, eta hutsune hori betetzera dator, beraz, ekimen hau.
Pasa
den ikasturtean hasi ginen Andoaingo Udalarekin eta La Salle
ikastetxearekin gaia lantzen, eta badirudi momentuz nahiko harrera ona
izan duela.
Beraz, La Salle ikastetxeko gurasoa bazara, ez egin zalantzarik eta batu zaitez gugana!
0 Iruzkinak