HIZTEGIAK
2) Sinonimoak
3) Euskaltzaindia
4) Esamoldeak
ITZULTZAILEAK
ZUZENTZAILEAK
Hobelex zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa da, euskaraz akats ortografikorik gabe eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen duen tresna. Ordenagailuan deskargatu egin behar da, erabili ahal izateko.
IDITEk testu-masa handiak analiza ditzake. Analisi ortografiko hutsa egiteaz gain, euskara estandarrean erabil edo hobe markak ezarrita dituzten hitzen agerpenak detektatzen ditu, forma hobetsia proposatuz. Lexiko orokorraz gain, gainera, terminologia ere kontuan hartzen du, edozein mailatako testuak egiaztatzeko gauza baita.
Erabili ahal izateko erabiltzailea egin behar da.
Xuxen Elhuyar Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa taldearen artean garatutako euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala da. Bi hamarkadatik gora joan da dagoeneko Xuxen sortu genuenetik. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez testuak euskaraz idazten ditugunontzat.
Hasierako Xuxen sortu genuenetik, haren hainbat bertsio sareratu ditugu (Microsoft Officerako, OpenOffice.org eta LibreOfficerako, web-nabigatzaileetarako, Adobe Indesign-erako...), eta, ortografia-akatsak hautemateaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere irakatsi diogu Xuxeni.
BALIABIDE GRAMATIKALAK
Gramatikaren Wikipedia dugu.
Euskal aditz laguntzailea jokatzeko tresna bat da. Adizki egokia aurkitzeko modurik errazena. Hautatu modua, denbora, eta aditz mota, eta hortxe agertuko zaizu bila ari zinen aditza, adibide-esaldi batekin gainera.
Mintzamena pertsonok dugun ezaugarririk gizatiarrena den bezalaxe, hizkuntza bat herri baten nortasunaren ezaugarririk garrantzitsuenetakoa da. Hizkuntza baliatuz gizakiok emozioak, desirak eta baloreak adierazten ditugu. Hori gutxi balitz legez, hizkuntzaren bidez harreman sozialak gauzatu, eta ohitura kultural eta sozialak transmititzen dira. Mundua ulertzeko daukagun ikuspegiaren isla da hizkuntza, kultura-adierazpenen eramailea eta nortasun-adierazle nagusienetakoa. UNESCOk berresten duen bezala, oso harreman estua dago kulturaren, hizkuntzaren eta herri batek duen mundu-ikuskeraren artean.
Ongi etorri, bada, Euskara Ibiltaria erakusketara, euskararen hitz eta hotsak irakurri, entzun, usaindu eta horiekin jolasteko barrutira. Erakusketa honek Euskararen Herri Hizkeren Atlasa du oinarri, Euskaltzaindiaren sorrera-urteetatik beti-betiko asmoa izan dena. Asmo hori gorpuzten dihardu euskararen akademiak azken urteotan eta honako hau pauso bat gehiago da egin beharreko ibilbidean. Euskal hiztunen prestasunari esker, euskararen herri-hizkeren aniztasuna eta aberastasuna izan dira euskarak bizirik jarraitzeko lehengai nagusiak.
Azpeitiko lore artetik hegaka ateratzen den tximeleta, esaterako, txipillota bihurtzen da Getxora heltzen denean; mariposa bilakatzen da Mañarian eta Anizen; eskabi Zeanurin; mixirrika Orion; mitxiligote Elgoibarren; jangoiko mandaturi Donamarian; txipiriton Ezkurran; pinpilinpauxa Leitzan eta xintxitoil Mugerren. Bidaia bukatzeko, yinkoain oiloa eta papilluna Izturitzeko eta Domintxaineko lilietan pausatzen da. Modu berean egingo duzu, bisitari, zure bidea erakusketa honetan, mapaz mapako ibilbidean euskararen berba-mintzoen jabe eginez.

0 Iruzkinak