Ikus entzunezkoak euskaraz

 EITB bideoak 

EITBk sortzen duen informazio guztia bideo motzetan.

28 KANALA 

Tolosaldeako euskarazko komunikabidea da. Telebista, irratia eta webgunea dira 28kanalaren euskarriak. Eduki guztiak euskara hutsean eskaintzen dira

 28 KANALA irratia

 28 kanalaren irratia zuzenean, Tolosaldeako berri fresko-freskoak izan ditzazun.

ARGIA multimedia 

Antzezlanak, erreportajeak, dokumentalak, nazioarteko gaiak, web telebistak, elkarrizketak, film laburrak, solasaldiak, elkarrizketa... zer ez dago plataforma honetan?

BADOK euskal musikaren ataria 

Musika gustatzen bazaizu, hau da zure web gunea. Badoken euskal musikaren inguruko plataforma da; bertan, honako informazio hau aurkituko duzue: euskal musikarien kontzertuen datak, musikarien biografia zein diskografia, euskal musika generoaren arabera sailkatuta, azken kantuak, euskal musikari buruzko podcasta...

TXANTXANGORRIA karaokea euskaraz 

Gabi de la Maza Euskal Girotzeko Barnetegiko irakaslea zen. Hasiera batean, ikasleekin erabiltzen zituen karaokeak, baina pixkanaka-pixkanaka YouTuben igotzen hasi zen. Gaur egun YouTuben 3000 kantu baino gehiago dauzka, ezetz kantu guztiak ezagutu!

Filmak euskaraz 

Neguko egun euritsu batean krispetak eta film bat baino plan hobeagorik ez dago, eta zergatik ez euskaraz? EITBk, dohainik, hainbat film euskaraz bikoiztuta ikusteko aukera ematen du. Guk pelikula jarri dizugu, krispetak zure esku.


11 ipuin

Euskal Herriko hainbat azentu eta hizkera biltzen dituen gunea da. Bertan, helduentzako hainbat istorio motz daude ikus entzun formatuan kontatuta. 


Etxegiroan

Ipuin laburrak, mikroipuinak, poemak, egunkarietatik jasotako hausnarketak, liburu osoak edo horien pasarteak topa daitezke atari honetan. Helduentzat, gazteentzat eta umeentzat prestaturiko lan horiek euskaraz zein gaztelaniaz entzun daitezke. Audio literatura garatzeko plataforma da Etxegiroan plataforma.

 

SAIO GOMENDATUAK

FAKTORIA saioa (irratia) 

Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak gidatuta. Informazioa eta analisia. Faktoria, mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik. 

UR HANDITAN erreportaje saioa

Saio bakoitzean, Xabier Madariagak gidatuta, gai jakin baten inguruko erreportajeak egiten dira.

TEKNOPOLIS dibulgazio saioa

Zientzia eta teknologiaren inguruko dibulgazio saioa da. Saioaren ardatza zientziari eta teknologiari buruzko erreportaje sakon, interesgarri eta ulerterrazak dira. 

BARRE LIBREA monologo saioa

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolak gidatutako saioa. Monologoak egiten dituzte, eta saio bakoitzean hainbat gonbidatu etortzen dira haien umore puntua jartzera.

 TUMATXAK musika saioa

Euskal Herriko arrakasta handiko talde, musikari eta abestien munduan barrena murgiltzen den saioa.

Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak