Zenbat euskara erabiltzen da Andoaingo kaleetan?
Galdera horri erantzuna emango diote hilaren 8an egingo duten
aurkezpenean. Mahai-ingurua ere egingo dute herritarren iritziak eta
ekarpenak jasotzeko.
Jakina denez, Euskaraldiaren atarian egingo
da emaitzen irakurketa, beraz, garai ona izan daiteke gure hizkuntza
ohiturez hitz egiteko eta hausnartzeko, hitzez ekiteko garaia baita. Txoko honetatik herritar guztiak animatu nahi ditugu ekitaldira, zure ekarpenak asko balio dezake eta!
Saioa Bastero Kulturgeneko ekitaldi aretoan izango da, 18:30ean hasita.
0 Iruzkinak