Eskerrik asko Bultza euskaltegiak, bultza euskara ekimenean parte hartzeagatik

Martxoak 28an, Korrika 22ak amaitu beharko zukeen egunean, Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan bildu ginen. Aurten ezin izan dugu euskararen aldeko lasterketarik egin, baina somatu dugu Bultza egitasmoan jendea gogotsu zegoela. 

Korrika jai bat da, baina euskararen inguruko aldarrikapena ere bada; beste behin ere, argi gelditu zen ZUEK egiten duzuela posible eta igandean Euskal Herriko hainbat txokotan ikusi genuen. Oso harro gaude eskualdeak eduki duen erantzunarekin. Aurreko edizioetan, herriaren babesa nabaritu izan dugu; aurten lasterketarik eduki ez badugu ere, ikaragarria izan da eman diguzuen bultzada. Eskerrik asko eman diguzuen laguntza ekonomikoarengatik eta igandean ekitaldian parte hartu eta bertaratu zineten guztioi!

Aurtengoa izan dadila urte bete barru egingo dugun Korrikaren berotze ariketa.

Aiurri egunkariak Bultza egitasmoarenatal
berezi bat prestatu du. 
Informazio gehiagorako egin KLIK irudian.

Ataria egunkariak Tolosaldean Bultza egitasmoaren
atal berezi bat prestatu du. 
Informazio gehiagorako egin KLIK irudian.


ESKERRIK ASKO ETA BIBA ZUEK!



Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak