Errigora: plateretik baratzera

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak, ekoizteko erak alda daitezen, kontsumitzeko moduak aldatzeko bide bat proposatu nahi du. Martxoaren 4tik 24ra Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz eta pasta-sortak eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Kanpaina urtean behin egiten da eta, beraz, ideia eskaera handiak egitea da: urtean behin, urte guztirako. Horregatik, olioa 5 litroko bidoietan eskaintzen da eta arroza, pasta eta barazki-kontserbak 12 unitatekaBanaketa apirilaren bigarren hamabostaldian izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dira. Eskaera egiterakoan, Andoaingo AEK aukeratu dezakezue eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko zenukete eskariak jasotzera.


Zer da Errigora?

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.


Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak