Martxoak 28an, <<Bultza euskaltegiak, bultza euskara>> ekimenaren aitzakian, Berria egunkarian igandeko atalalaren gai nagusian euskaltegiei ekaini zien. Bertan Helduon Euskalduntze eta Alfabetatzearen egoeraren azterketa sakona egin zuten: ibilbidea, iritziak, euskara ikastea eta doakotasuna, testigantzak...
Albistea irakurri nahi baduzue, egin klik titularrean.
AEK, IKA eta HABE euskaltegien sareetako arduradunek gogoeta egin dute orain arteko bidean euskaltegiek egin duten ekarpenaz, baina baita etorkizunera begira dituzten erronkez ere.
Euskararen biziberritzean motor garrantzitsua izan dira euskaltegiak, ehunka milaka pertsonak ikasi dutelako euskara bertan. Baina ikasleen soslaia aldatu da, eta tituluak lortzea lehentasun bihurtu den heinean aldatu da irakaskuntza metodoa. Euskaltegien bigarren loraldiaren beharra aldarrikatu dute.
Lurdes Gauna eta Bea Salaberri 1970eko eta 1990eko urteetan hasi ziren euskara klaseak ematen, Gueñesen eta Baionan. Jarduna profesionalizatzen ikusi dute, materiala hobetzen, baina aldi berean baita irakasleen militantzia apaltzen ere.
Euskara doan ikasteko pausoak eman diren arren, ez dago adostasunik bide horren inguruan. Jaurlaritzak gutxieneko maila batzuen doakotasuna laguntzen bidez bermatzen du.
Kataluniako instituzio publikoetan katalana hastapen mailan ikastea doan izan da beti, eta, iaztik, oinarrizko mailan ere ez da sosik ordaindu behar. Hautu politiko horren onurak nabarmendu dituzte.
Zio politikoengatik ikasi zuen euskara batak, Euskal Herriko kulturara hurbiltzeko bertzeak, baina biek barneratu dute hobekien harremanen bidez. Ikasleen bi belaunaldi elkartu ditu BERRIAk, Josu Aldamak eta Alba Rodak gorpuztuak.

0 Iruzkinak