Praktikatu zerbitzuak aurten ere abian jarri du "Kirola eta Natura" egitasmoa. Izenak dioen legez, helburua kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak egitea da, betiere aisialdiari begira eta, nola ez, euskaraz aritzeko aukera ahaztu gabe.
Abendura bitarteko txangoak osatuta daude dagoeneko. Helbide HONETAN duzue informazio guztia. Izena ematea doakoa da.
0 Iruzkinak