Ez da erraza COVID-19ak gurean utziko dituen ondorioak neurtzea; helduon euskalduntzean, AEKri dagokionez, Korrika atzeratzea izan da; eta, horrek ondorio ekonomikoak ekarri(ko) dizkigu. Arazo horri buelta emateko Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! lelopean, euskalduntze mugimenduaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Horretarako, Euskal Herriko hainbat txokotan euskaltegiak bultzatzeko hainbat ekitaldi egingo ditugu.
Horrekin batera, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egin zure ekarpena kanpaina abian da, herritarren laguntza ekonomikoa lortzeko. Aurtengoa bultzada xumea izango da, datorren urteko KORRIKAk ekarriko duen babes handiaren esperoan.

0 Iruzkinak