ADI IKASLE! B1, B2 eta C1 mailetan HABEren azterketa egiteko matrikula epea apirilaren 6tik 14ra izango da. Aste Santu oporrak edukiko ditugu tartean eta ez zaitezte despistatu!
Ikasle bakoitzak bere matrikula egin beharko du eta data horiek iristen direnenan, honako pausu hauek jarraitu beharko ditu:
- Izen-ematea Internet bidez egingo da eta HABEren web orrialdean SAIOA HASI beharko duzue.
- Saioa hasteko garaian, ERABILTZAILEA eta PASAHITZA eskatzen dizutela ikusiko duzue. Erabiltzailea eta pasahitza norberaren NAN zenbakia da letrarik gabe.
- Plataforman sartu ondoren, Azterketak: matrikula eta emaitzak atalean klik egingo dugu
- Bertan, 1. deialdira aurkezteko aukera edukiko dugu eta gero, matrikula ikusi/egin atalean klik egingo dugu.
- Plataforman bertan matrikula modu digitalean egiteko aukera edukiko dugu. Azkenik, datu guztiak beteta dauzkagula, ez ahaztu grabatu botoiari klik egiten.
ZORTE ON GUZTIOI!
* Zalantzaren bat gelditu bazaizue, sar zaitezte lotura honetan.

0 Iruzkinak