Pasa den ostiralean egindako Mintzodromoarekin hasiera eman zitzaion
taldeetan elkartzen hasteko aldiari. Bertaratutakoak giro onean aritu
ziren solasean, Jon Beloki bertsolariak jarritako gaiak hizpide hartuta.
Ondoren, luntxa egon zen guztiontzat.
Astean behin elkartzen dira mintzakideak kafe baten bueltan, edota
paseoan, lagun giroan euskara praktikatzeko. Helburua horixe baita:
lagun giroan euskaraz aritzea.
Bada, ostiralean mintzodromoa egin genuen
taldeak elkartu eta ikasturteari hasiera emateko aitzakian. Jon Beloki
bertsolari andoaindarrak askotariko gaiak jarri zituen mahai gainean,
herrira begirakoak gehienak, eta haren galdera eta hausnarketei erantzun
behar izan zieten parte hartzaileak, talde txikitan elkartuta.
Hasitakoa ondo bukatzeko, mokadutxoa eskaini zitzaien bertaratutako
guztiei.
Gogora dezagun oraindik ere mintzalagun egitasmoan izena eman
daitekeela, are gehiago, urte osoan zabalik da horretarako aukera.
Jendea ezagutzeko eta euskara praktikatu eta hobetzeko aukera ezin hobea
da.
Zuk ere euskararen alde zure alea jarri nahi baduzu, zatoz gugana!
Informazio osagarria modu askotara jaso dezakezue: Andoaingo AEK
euskaltegian bertan, andoain@aek.eus helbidean eta 662 13 25 58
telefonora deituta. Praktikaturen webgunean ere izena eman daiteke.
0 Iruzkinak