Euskara ikastaroak jatorri atzerritarra duten herritarrentzat

 Aurtengoan ere AISA ikastaroak abian ditugu, jatorri atzerritarra duten herritarrei zuzenduta. Euskarara hurbiltzen hasteko ikastaroak dira, eta harrera ona izan zuten iaz.

Ikasturte honetarako bi ordutegi ditugu aukeran: astearte eta ostegunak 18:30-20:30 eta asteazken eta ostiralak 9:30-11:30.

 

 

Andoaingo herritarrentzat doan da ikastaroa, Udalak finantzatzen baitu. 

Inguruan kolketibo honetako inor ezagutuz gero, anima ezazu!

  Informazio osagarria euskaltegian bertan, 943 59 17 04 telefonora deituta edo andoain@aek.eus helbidean

Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak