Aste honetan Plax sexologia zerbitzukoekin tailerra izan dugu goizeko
eta arratsaldeko taldeetan.
Zerbitzuaren
berri emateaz gain, lanketa parte hartzailea egin genuen. Jolasaren
bidez, zentzumenekin harremanetan jartzen saiatu ginen, bisualizazio
ariketatxo bat eginda, gure biografia erotikaren ikuspuntutik. Horrez
gain, sexologiaren baitako aniztasunaz eta estereotipoez aritu ginen,
eta aukera izan genuen zalantza eta bestelakoak argitzeko.
Benetan
saio interesgarria eta entretenigarria, eta nola ez, euskara hutsean. Eskerrik asko bisitagatik!
Gogora
dezagun Plax! Sexologia zerbitzuak sexu eta bikote aholkularitza
eskaintzen duela eta nahi duen orok baliatu dezakeela. Gainera, doakoa da.
0 Iruzkinak