Ei, aizu! Orain ez zara enteratu 22. KORRIKA ostegun honetan hasiko dela? Horixe bera, martxoaren 31n Amurrion abiatuko da lasterketa eta apirilaren 10era arte Euskal Herri osoa zeharkatuko du.
Andoainera apirilaren 8an iritsiko da, goizeko 9:00ak bueltan. Ekitaldi oparoa osatu dugu KORRIKAri merezitako omenaldia egiteko. Animatu eta parte hartu!
0 Iruzkinak