Handia izan da KORRIKA, handia izan da jaso dugun babesa, handia izan duen oihartzuna. Normaltasunera bueltatzeko ordua da, egunerokoan helburu dugun horretara jarrita: ikasleak euskalduntzea eta prozesu horretan laguntzea.
Bada, azterketen atarian gaude eta ahozkoa lantzeko proposamen interesgarri bat egin nahi dizuegu: hiri-barnetegiak. Aukera paregabea mintzamena lantzeko, batez ere ingurune euskaldunik ez baduzu.
Bertan duzu informazio guztia, baina edozein zalantza baduzu, galdetu lasai euskaltegian.
0 Iruzkinak