Iragan irailetik Andoaingo mintzalaguna egitasmoa abian dugu. Egun 40 partaide inguru ditugu hamar taldetan banatuta, eta astero fin egiten dute hitzordua parte hartzaileek. Urtarrilarekin batera, mintzataldeak aktibatu eta indartu nahi ditugu. Euskaraz egin nahi duzu lagun giroan? Edo euskaraz praktikatu nahi dutenei lagundu nahi diezu? Ongietorria izango zara. Zatoz gugana!
Informazio gehiago nahi izatera, deitu edo idatzi. Gustura asko informatuko zaitugu
0 Iruzkinak