Eta zuri, euskarazko zein hitz gustatzen zaizu?

Galdera horixe egin diegu gure hainbat ikasleri gaurko eguna dela eta, alegia, Euskararen Nazioarteko Eguna. Zizurkilgo hiru taldetan “Zuhaitztegia” osatu dugu, eta berton jarri ditugu ikasle-irakasleok aukeratu ditugun hitzak. Txantxangorri, hazi, bihotz, laztana, duintasun, biharamun, txingurri... Ederra geratu da gure euskararen zuhaitza!


 

Ez dago esan beharrik zuhaitza hazten joan dadin, zaindu eta elikatu behar dugula. Nola? Bada, euskaraz eginez. Ez baita nahikoa maitatzea, beharrezko eta ezinbestekoa da erabiltzea.

 

 

Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak