Hurrengo ikasturtean, 2021/22 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezaketzue aukera).
Ekainaren 25a arte aurrematrikula garaian gaude eta Andoaingo AEKn edota webgune HONETAN egiteko aukera edukiko duzue.
- %5eko deskontua 21-22 ikasturteko matrikularen prezioan
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
DATORREN URTEAN ELKAR IKUSIKO DUGU EUSKALTEGIAN?

0 Iruzkinak