🎉🎉EUSKARALDIA BERTAN DA! 🎉🎉
Gero eta gutxiago falta da azaroaren 20a iristeko. Andoaingo AEKn gogotsu gaude eta pixkanaka prestatzen ari gara. Euskaraldiaren banderola leihoan jarri dugu eta euskaltegiaren sarrera arigune bihurtu dugu.
Bestalde, iritsi dira banderolak eta poltsak. Ikasleren batek edota herritarren batek erosi nahiko balu, 5€tan dauzkazue. Aurrerago iritsiko dira belarripresten eta ahobiziren txapak, beraz, ikasleek euskaltegian bertan lortzeko aukera edukiko duzue.
ETA ZUEK PREST AL ZAUDETE? GOGORATU, ORAINDIK IZEN EMATEKO EPEA IREKITA DAGO! Euskaltegian apuntatu zaitezkete edo Euskaraldiaren web orrian, animatu!


0 Iruzkinak